Osasun sailak argitara eman du eremu gorrian dauden udalerrien zerrenda, eta hasiera batean Tolosaldeko herririk agertzen ez bazen ere, akatsa zuzenduta, Ibarra eremu gorrian sartu dela baieztatu dute. Izan ere, 789koa da azken hamabost eguneko intzidentzia tasa, 23 positibo batu dira bertan azken zazpi egunetan eta 561eko tasa du Ibarrako osasun eremuak.
Ondorioz, bertako herritarrek ezingo dute herritik atera, ez bada ezinbesteko jarduera bat egiteko, eta eskola kirola ere debekatuta egongo da. Igor Zapirain Ibarrako alkateak osasun neurriak errespetatzearen garrantzia nabarmendu du: "Egoera zaila da bizitzen ari garena, baina guztion artean aurrera egingo dugu. Osasun neurriak errespetatzea ezinbestekoa da guztion ongizaterako; osasuna jokoan dagoenean, ezin gara malguak izan”.