2021/03/05 - 2021/03/08 00:00
Libarratoia antolatu du Deabruak Kalera Asanblada Feministak. Lilatoiko antolakuntzak lasterketa bakarka egitea proposatu du eta iradokizun horri jarraiki antolatu du herriko asanblada feministak Libarratoia.
Parte hartzen duen emakume bakoitzak bost kilometro egin beharko ditu martxoaren 5etik 8ra (bi egunak barne). Bi ibilbide prestatu dituzte: herri barrutik ibiltzeko bata; eta herritik ateratzeko eta "aldapak igotzeko", bestea. Bost kilometroen jarraipena egiteko mugikorreko aplikazio bat erabiliko dute.
Izena emateko hemen.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?