Zetak taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du larunbatean

Ataria 2021eko urtarrilaren 25a

Ibarrako Belabieta kiroldegian izango da kontzertua, larunbatean, 18:00etan, eta sarrerak gaur arratsaldetik aurrera jaso daitezke kultur etxean.

Egunean bertan, sartzeko ateak 17:30ean irekiko dira eta emanaldia 18:00etan hasiko da. Ibarrako Udalak jakinarazi du gazteei zuzendutako ekitaldia dela.

Kontzerturako gonbidapenak gaur arratsaldetik aurrera jaso daitezke kultur etxean; 10:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera hartu ahalko ditu eta gonbidapenak izendunak izango dira. 

Pandemia egoera dela eta, udalak hainbat zehaztapen egin ditu:

  • LABIaren erabakiz Erkidegoko udalerri guztiak itxi direnez, kontzertura Ibarrako ikusleak bakarrik bertaratu ahalko dira.
  • Covid-19a dela eta, kontzertura joango direnek protokoloan zehaztutako jarraibideak zorrotz jarraitu beharko dituzte.
  • Covid-19aren bilakaeran xedatzen diren neurrien ondorioz emanaldia bertan behera utzi ahalko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!