Unai Iribar, Espainiako 23 urtez azpiko taldearekin

Ataria 2021eko urtarrilaren 21a

Igande honetan hasiko da errepideko txirrindularitzako aurtengo Europako denboraldia, Classica Comunitat Valenciana 1969 probaren bidez. Bertan parte hartuko du Espainiako 23 urtez azpiko selekzioak, eta taldean parte hartzeko hautatua izan da Unai Iribar ibartarra.

Sei taldekide izango ditu Iribarrek: Juan Ayuso, Javier Serrano, Pablo Garcia, Andoni Lopez de Abetxuko, David Martin eta Xabier Isasa. Iribar eta taldekideak profesionalekin lehiatuko dira, proba horri UCIk 1.2 kategoria ematen baitio. ProTeams eta UCI Continental mailako taldeak ariko dira bertan.

Probak 150 kilometroko ibilbidea izango du, La Nucia udalerria eta Valentzia artekoa. Mikel Zabala hautatzaileak azaldu duenez, «taldeko txirrindularientzako helburu nagusia aukera aprobetxatzea da, eta ikasi dezatela profesionalen artean lehiatzen. Taldea egin behar dugu eta konplexurik gabe parte hartu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!