2021/01/21 19:00

Elkarretaratzea

Elkarretaratzea
Plaza, Ibarra

Aitor eta Galder aske! leloarekin elkarretaratzea, Ernaik deituta. Urtarrilaren 21 eta 22an "Aitor eta Galder Amurrioko eta Gasteizko gazteek Auzitegi Nazionaleko aulkietan eseri beharko dute. Aitor eta Galder 2019. urtean atxilotu zituzten 'helburu terroristekin lehergaiak gordetzea' egotzita. Orain, Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigorra, zazpi urteko zaintzapeko askatasuna eta hamabost urteko gaitasungabetzea eskatu du gazte bakoitzarentzat".

Honela, Aitor eta Galderri elkartasuna adierazteko, eta beren askatasuna eskatzeko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du Ernaik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!