Koronabirusa

Neurriak gutxienez astelehena bitarte luzatuko direla gogoratu du udalak

Ataria 2021eko urtarrilaren 15a

Ibarra eremu gorrian sartu zen atzo, eta udalak zer egin daitekeen argitu nahi izan du. Neurriak gutxienez astelehena arte egongo dira indarrean, izan ere, orduan emango du Osasun sailak eremu gorrian dauden udalerrien berri.

Mugikortasunari dagokionez, udalak esan du herritarrek ezin izango dutela herritik irten, arrazoi justifikaturik izan ezean. Aldameneko herrira ere ezin da joan, mugatuta dago pertsonen sarrera eta irteera udalerriaren mugetatik. Taberna eta jatetxeak itxita egongo dira ere, eta etxera eramateko eskaerak 21:00ak arte egin daitezke eta, beranduenez, 22:00etan jaso. Honenbestez ezin da joan beste herriko taberna batera.

Erosketei lotuta esan du debekatuta dagoela erosketak egiteko udalerritik ateratzea salbu eta funtsezko erosketa eta zerbitzuetarako; baldin eta herrian horiek ez badaude.

Kirolari buruz gogoratu du maila profesional edo erdi-profesionaletako taldeen entrenamenduak eta lehiaketak mantendu daitezkeela eta, horiez gain, edonork egin dezakeela kirola. "Betiere aire zabalean, gehienez 6 pertsonako taldeetan eta udalerriko mugen barruan".

Egoera hau gutxienez datorren astelehen arte luzatuko da, "ordurako COVID-19aren eragin tasa ez bada 500/100.000tik jaisten, gehiago luzatuko da", esan du. "Udaletik dei egiten dugu arduraz jokatzen jarraitzeko eta prebentzio neurriak betetzeko".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!