Alurr taldearen 25. urteurreneko emanaldia, bertan behera

Ataria 2020ko abenduaren 30a

Ibarrako Alurr dantza taldeak 25. urteurreneko emanaldia eskaini behar zuen larunbatean, baina bertan behera geratu dela iragarri du Ibarrako Udalak.

Aurten bete ditu 25 urte Alurr dantza taldeak. Urte hasieratik emanaldi berezi bat prestatzeko lanetan murgildu zen taldea, baina pandemia egoerak oztopoak jarri eta guztia atzeratzea ekarri zien. Hala ere, larunbaterako, hilak 2, emanaldi berezia zuten prestatuta, baina hitzordua bertan behera geratu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!