Gabonetarako presoen aldeko egitaraua osatu dute Ibarran

Ataria 2020ko abenduaren 22a

Datozen egunetaran ekimen ezberdinak egingo dituzte Ibarran, presoei babesa erakusteko; urtarrilaren 9an Izan Bidea ekimenarekin bat eginez manifestazioa egingo dute.

Abenduaren 24rako aurreikusita zuten kantu bira egitea, baina neurriak medio, bertan behera utzi behar izan dute. Hala ere, egun horretan, herriko pi puntutan, presoen etxeratzearen aldeko materiala jarriko dute saltzeko. Pegatinen truke borondatea uzteko aukera ere izango da eta kaleak girotzeko presoen aldeko abestiak jarriko dituzte bozkorailuetatik. 

Abendauren 25ean, hilabeteko azken ostirala izanik, Ibarra sarreran kontzentrazioa egingo dute 19:30ean. Urteko azken egunean, abenduaren 31n, azken urteetan ohiko hitzordua bilakatu den antortxen martxa egingo dute, "ziegaren barneko iluntasunari argitasuna" emango diote. 19:30ean abiatuko da martxa plazatik.

Azkenik, urtarrilaren 9an, Sarek deitutako Izan Bidea ekimenarekin bat eginez, manifestazioa egingo dute 17:30ean, plazatik abiatuta. Segidan, plaza elkartasunez betetzeko erronka jarri nahi diete herritarrei, ekitaldi batekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!