Adinekoei omenaldia

Ataria 2020ko abenduaren 16a

Carlos Peña igerilariak abenduaren 12an proiektu berezi bat egin zuen: spinning-eko bizikleta batean zortzi orduz aritu zen pedalei emanez, Ibarrako bere etxeko balkoian.

Orain arte egin dituen egitasmoekin alderatuta ezberdina da; izan ere, COVID-19a dela-eta bizi den egungo egoerarengatik, «ezinezkoa izan da uretan egitea, horrelako erronkak egiten direnean elkartu ohi den jende kopuruarengatik», azaldu du. Egitasmoa «gure adinekoen omenez» egin du Peñak, «pandemiagatik bereziki sufritu eta sufritzen ari direnen omenez».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!