Ibarrako Udalak herriko gune ilunak atzeman eta argitzeko lanetan jarraitzen du. Hala, Argindegi 20 zenbakitik Ibarburubiderainoko bidean orain arte ez zegoen argiztapenik eta gune iluna eta ez segurua zen bertatik igarotzen ziren oinezkoentzat. Hori dela eta, udalak ibilbidea argitzen duten farolak jarri ditu, «bertatik ibiltzen diren oinezko zein ibilgailuentzat ibilbide seguruagoa izatea ahalbidetuz».
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?