Nolako parkea nahi duten erabakiko dute

Ataria 2020ko azaroaren 25a

Ibarrako haur, nerabe eta gazteek irudikatuko dute Azkue auzoko parkea nola eraberritu; 688 810 300 zenbakira idatzi beharko dute.

Ibarrako Azkue auzoko parkea berritzekotan dira. Horretarako, Ibarrako Udalak eta Gaztezulok elkarlanean, parte hartze prozesu bat jarri nahi dute martxan, herriko haur, nerabe eta gazteek zer nolako parkea nahi duten irudika dezaten.

Parkea berritzeko proposamenak bildu nahi dituzte, baina horiek biltzeko bilerak egingo dituzte aurrez. Jasotzen dituzten proposamen guztiak bildu ondoren, udaletxean aurkeztuko dituzte.

Prozesuan parte hartu ahal izateko, 688 810 300 telefono zenbakira whatsapp mezua idatzi beharko da izen-abizenak eta adina zehaztuta. Eta ondoren, bueltan erantzuna jasoko dute informazio guztiarekin. Parte hartu nahi dutenei jarraibideak emango zaizkie guztien proposamenak jaso eta denen artean parkea eraberritzeko ideia nola garatu gauzatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!