Koronabirusa

Antigeno testak eta PCRak egiteko etxola jarri dute Beko-biden

Ataria 2020ko azaroaren 16a

Ibarrako osasun etxearen ondoan jarri dute antigeno testak eta PCRak egiteko etxola.

Ibarrako Udalak jakinarazi duenez, aurrerantzean osasun etxearen ondoan, Beko-biden, jarri duten etxolan egingo dituzte antigeno testak eta PCRak. Inguruko bizilagunei barkamena eskatu die udalak, "sortu daitezkeen eragozpenak" direla eta. Udalak gogoratu du era berean, gripearen aurkako txertoak osasun etxean jarriko dituztela aurreratzean. Orain arte Bizi Nahi elkartean eman dituzte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!