Lehen taldea salbu, beste guztien jarduera eten da Lauburun

Ataria 2020ko azaroaren 12a

Eusko Jaurlaritzaren 38/2020 Dekretua jarraituz, Lauburu K.E. Ibarrak jakinarazi du taldeko edozein kirol-jarduera etetea erabaki duela, bai entrenamenduan, bai lehiaketan, autonomia eta lurralde eremuko klubeko kategoria guztietan.

Beraz, Bigarren B maila nazionaleko lehen taldea izan ezik, izaera erdi-profesionala baitu, klubeko gainerako kategoria guztietako entrenamenduak bertan behera geratuko dira azaroaren bukaera arte.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko bateraezintasuna ebatzi arte, klubak Bigarren B mailako taldearen partida ofizialak atzeratzeko eskaera egiten jarraituko du, taldeko lau jokalari nafarrek ezin baitute beren komunitatetik atera, ez entrenamenduetarako ezta partidetarako ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!