Giharrak, hezurrak eta organoak. Guztiari begiratzen dio lehenik,mina nondik datorren aztertu ahal izateko. Galdeketa bat egiten die bezeroei, eta horren arabera erabakitzen du bezero bakoitzarekin zein teknika aplikatu.
Besteak beste, puntzio lehorraren teknika da erabiltzen duen tekniketako bat. Akupunturako orratzak giharren gainaldean sartzen di-tuen teknika da, barrura inolako sustantziarik sartu gabe eta giharrak askatzeko erabiltzen da. Bezero bakoitza mundu bat denez, bakoitzari entzun eta bere beharretara egokitzen da. Batzuek giharrak indartu beharko dituzte, besteek luzaketa ariketak egin, edota ariketa berezi batzuk proposatuko dizkio bezeroari etxean egin ditzan. Hori guztia, jarraipen bat emanez, beharrezkoa balitz sesio gehiago eginez.
Mina edo ondoeza duen edonor hartzen du bere kontsultan, kirolariak izan daitezke, baina baita ariketa gutxi egiteagatik edo geldirik egoteagatik mina jarri zaienak ere. Mimoz, arduraz eta bereziki bezeroa zainduz, bere hoberena eskaintzen du, bezeroaren hoberena lortzeko asmoz.
- Helbidea: Euskal Herria kalea, 13, Ibarra
- Telefono zenbakia: 698 912 500
- Helbide elektronikoa: ekin.fisioterapiazentrua@gmail.com
- Facebook: Ekin Fisioterapia Zentrua
- Instagram: @ekinfisio