Azken ostiral "berezia" egingo dute Ibarran

Ataria 2020ko irailaren 23a

Ibarrako sarreratik plazara lekualdatuko dute azken ostiraletako elkarretaratzea aurrerantzean; ostiral honetan, presoen aldeko bandera zintzilikatuko dute plazan.

Urte asko daramatzate Ibarrako herri sarreran elkarretaratzeak egiten, eta txandaka, senideek, lagunek edota eragileek antolatu ohi dituzte mobilizaio horiek. "Egungo momentuak, mobilizazio molde hori bere eginez, urrats bat aurrera egitea eskatzen duela pentsatzen dugu", esan dute antolatzaileek. Euskal presoen afera behin betiko konpontzeko, "harreman sareak biderkatu, aldarrikapena zabaldu eta mobilizazioak eraginkortu" behar direla diote.

Zentzu horretan, azken ostiraletako elkarretaratzea Ibarra sarreratik plazara lekualdatuko dute aurrerantzean. Ostiral honetan, ekitaldi "xume" bat egin nahi dute: plazako zutaberik luzeenean euskal preso eta iheslariak etxera dioen bandera "erraldoia" jarriko dute, 19:30ean plazan egingo den ekitaldian. Herritarrak eta eragile ezberdinak animatu nahi dituzte parte hartzera, "elkartu eta sareak eraikitzen jarraitzeko".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!