Udazkenerako egitaraua osatzeko kultur proposamenak bildu nahi dituzte

Ataria 2020ko irailaren 8a

Irailaren 14a baino lehen, herritar eta eragileei kultur ekintzen proposamenak luzatzeko deia egin diete festa batzordeak.

Aurtengo San Bartolome jaiak bertan behera geratu direnez, kultur egitarau bat osatzeko asmoa erakutsi zuen udalak, eta pasa den astean egin zuten bilera festa batzordeko kideek. Bilera horretan, ekintza puntualen egitarau bat osatzeko ahalegina egingo zela hitzartu zuten, horrela, udazkeneko egitarau bat eskainiko zaie herritarrei. Osatu ahal izateko, ordea, kultur proposamenak bildu nahi dituzte eragile ezberdin zein norbanakoengandik. Irailaren 14a baino lehen egin beharko dira proposamenak. Gaur egungo egoerara molda daitezkeen proposamenak izan daitezela eskatu dute festa batzordetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!