20 minutuko aparkaldiak jarriko dituzte Euskal Herria kalean

Ataria 2020ko irailaren 4a

Urriaren 1etik aurrera jarriko da indarrean aldaketa. 20 minutuko aparkaldiekin merkataritzari indarra ematea da asmoa.

TAO arautzen duen ordenantza berriari esker, Euskal Herria kalean aparkaldi laburreko bi gune ezarri dira, ibilgailuen eta herritarren errotazioa bermatzeko. Igor Zapirain Ibarrako alkateak azaldu duenez, "herriko merkataritzari indarra ematea da aldaketaren helburu nagusia". Modu honetara, erosketa arinak burutzeko tartea eskainiko zaie herritarrei, eta maiztasunez ibilgailuen aldaketak emango dira. Urriaren 1etik aurrera jarriko da indarrean.
 
Aparkaldia, 20 minutukoa eta doakoa izango da, baina erabiltzaileek tiketa atera beharko dute, denbora tarteak azkarrak izatea bermatzeko. 20 minutuko aparkaleku hauek, Euskal Herria kaleko 12 A B C D E zenbakien parean eta 37, 39 eta 41 zenbakien parean ipini dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!