Kaleko zineaz gozatzeko aukera izango dute ostiralean Ibarran

Ataria 2020ko irailaren 1a

Haurrentzako nahiz helduentzako saioak eskainiko dituzte ostiralean, plazako estalpean. Turuleka Oiloa eta Ez eskerrik asko! Gladysen leihoa filmak izango dira ikusgai.

Ostiral iluntzean bi film ikusteko aukera izango da Ibarrako plazako estalpean. Haurrentzat Turuleka Oiloa filma eskainiko dute 20:30ean, eta helduentzat, berriz, Ez eskerrik asko! Gladysen leihoa filma, 22:30ean.

Doan izango dira bi saioak, baina, aurrez, gonbidapenak eskatu beharko dira. Pertsona bakoitzak gehienez launa gonbidapen jaso ahalko ditu eta eskuratzeko kultur etxean hartu beharko dira. Telefonoz ere erreserba daitezke, baina, ondoren, fisikoki jaso beharko dira gonbidapenak. 09:30etik  14:00etara egongo da zabalik kultur etxea, eta asteazkeneko ordutegia 09:30etik 16:00etara izango da. Gonbidapenak amaitzen diren arte banatuko dituzte.

Udaletik azaldu dutenez, 8 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute, eta 6 urtetik gorako guztiek musukoa derrigorrez eraman beharko dutela gogorarazi dute.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!