Edukiontziak irekitzeko pedalak jarri dituzte Ibarran

Ataria 2020ko irailaren 1a

Organikoaren eta errefusaren edukiontzi guztiek pedala izango dute aurrerantzean; hala ere, txartel bidez ireki beharko dira.

Tolosaldeko Mankomunitateak, Ibarrako Udalaren eskaeraz, pedalak jarri ditu organikoaren eta errefusaren edukiontzietan. Horrela, herritarrek ez dute zertan edukiontzia eskuarekin ukitu behar.

Ibarrako Udalak pedalen erabilera zuzena egiteko eskatu du: "Lehenik eta behin txartela pasa behar da irakurgailutik eta irekitzeko tarte motza utzi ondoren (segundo batzuk), hankarekin pedala zapalduz ireki behar da tapa. Garrantzitsua da irakurgailuari irekitzeko epe hori ematea, gainerakoan pedala apurtu egingo baita".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!