Itxialdiak eragindako kalteak arintzeko elkartasun kanpaina abiarazi zuen Lauburuk maiatzean. Konfinamenduagatik ireki ezinik geratu ziren Ibarrako ostalariei eta komertzioei laguntza ekonomikoa eskaini nahi izan diete, eta bakoitzarentzat 200 euroko laguntza lortu dute.
Lauburu elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete kanpainan parte hartu duten norbanako zein eragile guztiei.