ZUZENEAN

'Bartoloak Alurr' emanaldia zuzenean

Ataria 2020ko abuztuaren 24a

Ibarrako festak ospatuko ez diren honetan, Alurr Dantza Taldeak "ekimen xume bat" egingo du gaur 22:15etatik aurrera online bidez.

Alurrek, bere 25. urteurrena dela eta, San Bartolome egun honetan, 2019ko abuztuaren 24ean Ibarrako festetan eskaini zuen emanaldia online aurkeztu nahi izan du.

Urteroko lanaren erakusleiho moduan hainbeste gozatu eta ilusioz bizitzen duten San Bartolome eguneko emanaldia eskainiko du bere Youtube eta Facebook kanaletatik zuzenean. Iazko emanaldiaren bideo landua izango da.

"Ez du urtero sumatzen dugun magia esentzia hori izango, baina gertu sentitu nahi zaituztegu" adierazi dute Alurr Dantza Taldetik. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!