Koronabirusa

Ibarrako kolorea kalera ateratzeko deia egin dute

Ataria 2020ko abuztuaren 20a

Koronabirusak San Bartolome festarik gabe utzi ditu ibartarrak, baina Hauspoa elkarteak festetako zapiak balkoietara eta leihoetara ateratzeko eskatu die herritarrei. 

Ibarran San Bartolome festak hasteko minutu gutxi faltako ziren koronabirusik sartu ez bazen gaur egungo gizartean.  Egoerak horrela behartuta, ez da festarik izango Ibarran, baina Hauspoa elkarteak herriko kolorez jantzi nahi ditu kaleak.

Hilaren 21etik, hau da, bihartik hilaren 25era bitartean, festetako zapiak etxeetako balkoi eta leihoetan jartzeko deia luzatu dute Hauspoa elkartetik. Festarik izan ez arren, San Bartolome festetan daudela gogorarazi nahi dute horrela. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!