Belabieta kiroldegia eta kultur etxea, abuztuan itxita

Ataria 2020ko abuztuaren 2a

Ibarrako Udalak abuztuan kiroldegia eta kultur etxea itxita egongo direla iragarri du.

Abuztuan sartuta, Ibarrako Udalak herritarrei jakinarazi die Ibarrako kultur etxea eta Belabieta kiroldegia, biak, abuztuan zehar itxita egongo direla. Beraz, ez da zerbitzurik eskainiko. Oporrak egin ostean, irailetik aurrera normaltasunez irekiko dituzte.

TAO zerbitzua ohiko moduan

Ibarrako Udalak herritar askoren kezka edota galdera ere argitu nahi izan du. Iazko abuztutik Ibarrako Udalean Udaltzaingoa barneratua dago, eta TAO zerbitzuaren kudeaketa beraien gain dutela adierazi dute. Ondorioz, abuztuan normaltasunez jarraituko dute lanean, eta TAO zerbitzua martxan egongo da.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!