Elkartasuna ez da eten

Ataria 2020ko uztailaren 23a

Tolosaldea Sahararekin elkartea elkartasun karabana egiten ari da, materiala biltzeko helburuarekin.

Oporrak Bakean programa ezin izan da aurten antolatu, eta ondorioz, errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren haur sahararrak ez dira gurera etorri uda igarotzera. Bada, Tolosaldea Sahararekin elkarteak ez du sahararrekiko elkartasuna eteterik nahi, eta udako programa ez dela izango ikusita, bestelako ekimen bat antolatu du, sahararrek laguntza jasotzen jarrai dezaten. Hala, Zuek ezin baduzue etorri, gu joango gara proiektuarekin bat eginez, elkartasun karabana ari dira burutzen, herriz herri hezkuntza eta osasun materiala biltzeko. Atzo Ibarran —irudian— izan ziren, eta gaur, Ikaztegietako plazan izango dira, 17:00etatik aurrera. Etzi, berriz, Tolosan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!