Euskara ikasleentzak diru laguntzak eskatzeko epea ireki du Ibarrako Udalak

Ataria 2020ko uztailaren 21a

Ibarrako udaletxea. Artxiboko irudia.

2019-2020 ikasturtean euskara ikasten diharduten ibartarrek eskatu ahalko dituzten diru laguntzen oinarriak argitaratu ditu Ibarrako Udalak.

Diru laguntza eskatzen dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte. Horien artean: Ibarran erroldatuta egotea, edota egoitza soziala Ibarran duen enpresa batean lanean aritzea; bi horietan, gutxienez, ikasturtea hasi baino sei hilabete lehenagotik. 

Baita ere, ikastaroa amaitu artean Ibarran erroldatuta edo lanean jarraitzea eta 2019ko urritik 2020ko ekainaren 30era bitartean euskaltegi edo barnetegiren batean euskara ikastaro batean parte hartu izana. Horrez gain, matrikula ordainduta edukitzea; gutxienez, %85eko asistentzia izatea eta ikastaroa bukatzea eta gutxienezko aprobetxamendua izatea. Azken hori ikastaroa jaso den euskaltegiak egindako ziurtagiri bidez justifikatu beharko da, eta euskaltegiak berak igorriko dio txostena Udalari. 

Beharrezkoa izango da, era berean, dirulaguntzak jasotzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea. 

Uztailaren 30a bitarte egin ahalko dira eskaerak Ibarrako Udalean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!