2020/07/22 17:00 - 20:00

Elkartasun karabana

Elkartasun karabana
San Bartolome plaza, Ibarra

Tolosaldea Sahararekin elkartearen elkartasun karabana. Saharara bidaltzeko materiala bilduko dute San Bartolome plazan. Batez ere, ikas-materiala lortzen saiatuko dira eta baita osasun arloko materiala ere: maskarak, gel hidroalkoholikoak, eskularruak eta pardelak. Gainera, informazioa helarazteko erakusketa txiki bat jarriko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!