Edukiontziak berriro ere zabalik jarri dituzte Ibarran

Ataria 2020ko uztailaren 14a

Egoeraren garapena ikusita eta herritarren eskaerei erantzunez, edukiontziak berriro zabaltzeko erabakia hartu du udalak.

Herritarren babeserako segurtasun neurri moduan, edukiontziak ireki egin ziren martxoan. Ondoren, alarma egoera amaituta, itxi egin ziren eta herritarrek txartelaren bidez ireki behar zituzten errefusa eta organikoaren edukiontziak.

Orain, ordea, egoeraren garapena ikusita eta herritarren eskaerei erantzunez, berriz zabaltzea erabaki du Ibarrako Udalak. Koronabirusarekin kutsatutako kasuak agertzen hasi dira berriro, eta segurtasun neurriak hartzea "beharrezkoa" dela uste du udalak: "Edukiontziak irekitzean arazorik egon ez dadin, momentuz irekita utziko ditugu". 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!