Udal eraikinak zabaltzeko baimena eman dute Ibarran

Ataria 2020ko uztailaren 7a

Gehiengo pertsona kopurua errespetatu eta zehaztutako erabilera baldintzak bete beharko dira gune horietan.

Udal eragileei utzitako lokal guztiak itxi egin behar izan zituzten osasun larrialdia ezartzean. Dagoeneko, ordea, zabatzeko aukera eman du Ibarrako Udalak. Hori bai, kasuan kasu, erabiltzaileei idatziz adieraziko zaizkie erabilerarako baldintzak zeintzuk izango diren.

Besteak bese, honako lokal hauek zabaldu dituzte:

  • Azkue dantza lokala
  • Ibai-Gain dantza lokala
  • Gazte Zulo
  • Txontxo
  • Musika entseguetarako lokalak
  • Ibaigain 6
  • Gaztetxea
  • Azkue kalea, 10 behea (Loatzo musika eskola)
  • San Inazio 6 behea (Bizi Nahi erretiratuen egoitza)
  • Arantzazuko Ama 4 (Txiribitu aisialdi taldea)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!