Ibarrako San Bartolome jaiak bertan behera utzi dituzte

Ataria 2020ko ekainaren 26a

Festa batzordeak udalarekin batera hartu du erabakia, hainbat bilera egin ostean.

Festa batzordeak bilerak egin ditu San Bartolome festen inguruan hausnartzeko, eta atzo eginikoan hartu zuten erabakia. Osasun egoerarekin "arduratsu" agertu dira batzordean parte hartzen duten eragileak eta jaiak antolatzeak izan ditzakeen arriskuez hausnartu dute. Azpimarratu dute, jaietan herritarren parte hartze natural bat bermatzen ez denez, festen antolaketarekin ez aurrera jarraitzea iruditzen zaiela egokiena. Udalak ere bat egin du erabakiarekin.

Gauzak horrela, irailaren 3an berriz ere biltzeko hitzordua zehaztu du festa batzordeak, udazkenera begira sortu daitezkeen aukera desberdinez hausnartu eta ahalko balitz, lanean hasteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!