Ibarrako aisialdi eskaintzetan izen emateko epeak zabalik

Ataria 2020ko ekainaren 16a

Bihar amaituko da Oporretan Euskaraz zerbitzuan izena emateko aukera. 2 urte dituztenetik LH4ean daudenei eskainiko zaie, eta izena emateko Ibarrako Udalaren webgunean dagoen formularioa bete beharko da, edo bestela udaletxean bertan egin daiteke, ohiko ordutegian.

 

 

GazteZulo Udan egitasmoan ere osteguna bitarte eman daiteke izena. Kasu honetan, udalaren webgunean dagoen matrikulazio orria bete beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!