Ibilgailuen aparkaldiari buruzko kontsulta

Ataria 2020ko ekainaren 16a

Ibarrako Udalak TAO zerbitzuaren ordenantzan aldaketak egin nahi ditu, baina, aurrez, herritarrek kontsulta egin dezakete eta ekainaren 25era arteko epea ezarri dute haien iritzi eta ekarpenak jaso ahal izateko. Araudiaren aldaketaren bidez, egun identifikaturiko arazo eta hutsuneak konpondu nahi dituzte.

Ibarran aparkatzeko guneak «ondasun urria» direla aipatu du udalak, eta aparkaleku horien aprobetxamendua interes orokorrekoa denez, erabiltzaile guztiei «berdintasunez» erabiltzeko eskubidea bermatu nahi diete. Modu berean, lege hausteak ekidin nahi dituzte.

Horretarako, herri barruko aparkaldia arautu nahi dute eta aparkaldi errotazionala ezartzea aurreikusi du udalak. Aldi berean, gehienezko aparkaldien epea ere zehaztu nahi dute. «Modu horretan aparkalekuen erabilera herritarren artean modu berdin eta orekatu batez kudeatu nahi dugu».

Udal ordenantzan behin betiko aldaketak egin aurretik, herritarren ekarpenak jaso nahi dituzte gaiaren inguruan. Udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira ekainaren 25a baino lehen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!