Udaltzaingoa isun arinak jartzen hasiko da Ibarran

Ataria 2020ko ekainaren 4a

Gaizki aparkatutako ibilgailuei jakinarazpenak jartzen hasi da Udaltzaingoa, baina berriro errepikatzen dutenei isunak jarriko zaizkie.

Ibarrako Udaltzaingoa okerreko aparkamenduengatik jakinarazpenak jartzen hasi da, eta epe laburrean, isunak jartzen hastea aurreikusi dute. Behin abisua jarri eta berriz ere aparkamendu desegokian topatuz gero, isunak jartzen hasiko direla adierazi dute. "Bizikidetza eta eragozpen gabeko mugikortasun baten alde", Ibarrako Udaletik, aparkemendu arauak betetzeko eskatu diete herritarrei. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!