Belabieta taldekoen ikasturtea, amaitzear

Ataria 2020ko maiatzaren 28a

Aste honetan bukatzen dira Belabieta Kirol Elkarteko entrenatzaileek gimnastei bidaltzen zizkien erronkak, eta horregatik, erronka berezi batekin bukatuko dute.

Bestalde, Internet bidezko saioak ekainaren 12an bukatuko dira, ikasturte amaierako jaialdia izatea pentsatuta zegoen egunean, egoera berezi honengatik ez baita ospatuko.

Horrez gain, datorren ikasturterako izena emateko epea ireki dute. Mezu bat bidali daiteke belabieta_ke@yahoo.es helbidera, edo kontaktuan jarri 657 719 533 zenbakiarekin whatsapp edo dei bidez. Momentuko neurrien araberako osasun eta garbiketa neurri bereziak hartuko dira datorren ikasturterako, gimnasta eta entrenatzaileak babesteko.

Aurreikusten dituzten ordutegiak hauek dira:

  • Txikiak (5 urte, LH1 eta 2): astelehen edo/eta ostirala, 17:30-19:00
  • Benjaminak (LH3 eta 4): asteazkenetan 16:30-18:00 edo/eta ostiraletan 17:30/19:00
  • Alebinak (LH5 eta 6): astelehen/asteazken-astearte/ostegun edo ostirala, 17:30-19:00
  • Infantiletatik aurrerako kategorietan seguruenik ordutegiak mantendu egingo dira. Hala ere, izena ematen duen jendearen araberakoa izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!