Izaskungo festak bertan behera geratu dira

Ataria 2020ko maiatzaren 18a

Maiatzaren 30etik ekainaren 1era ospatzekoak ziren Izaskun auzoko jaiak. Festa batzordeak, ordea, jaiak ospatzeko baldintzarik ematen ez dela ikusita, bertan behera uztea erabaki du.

Aurten ez da festarik ospatuko Izaskun auzoan. Auzoko festa batzordeak duela hilabete inguru adierazi zuen jaiak ospatzeko baldintzak kolokan zeudela. "Egoeraren garapena ikusirik, bertan behera utziko ditugu datorren urtera arte", azaldu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!