18:00ak baino minutu batzuk lehenago izan zen atxiloketa. Patruila bat garajera sartu zen, "delituren bat gertatzen ari zenaren susmopean". Ertzaintzaren arabera, gizonezkoa trastero batean zegoen eta spedd dosi batzuk aurkitu zizkioten; pisatzeko makina bat eta 120 euro 20 euroko bileteetan. Atxilotua epailearen eskuetan geratu da.