Alurr dantza taldeak 25. urteurreneko abestia kaleratu berri du

Ataria 2020ko maiatzaren 12a

Aurten beteko ditu Alurr dantza taldeak 25 urte. Urteurrena ospatzeko, taldeak abesti bat kaleratu du bere sare sozialetan. Osasun larrialdia dela eta, bideoklip konfinatua egin dute momentuz, eta etxe barruan grabatutako bideo zatiekin, bi bideo osatu dituzte.

Izan ere, azaldu dutenez, parte hartzeak izandako «arrakasta» ikusita bi zatitan banatu behar izan dituzte irudiak. Taldekoek adierazi dutenez, ordea, kalera ateratzeko aukera dutenean bi- deoklip ofiziala grabatuko dute.

Eli Pagolak idatzitako letrei Manex Torrealdaik jarri die trikitiarekin doinua. Mikel Sanchez arduratu da bateria, gitarra eta baxua jotzeaz eta abesten honako kideak aritu dira: Kattalin Zubizarreta, Oihane Sarasola, Leire Romero, Mara Odriozola eta Izaro Urrestarazu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!