Kilometroak 2021erako lelo proposamenak jaso nahi dituzte

Tolosaldeko Ataria 2020ko mai. 11a, 10:59

Hurrengo urtean ospatuko den Kilometroak ikastolen jairako lelo egokiaren bila ari dira antolatzaileak. Bakoitzak bere etxetik ekarpena egiteko eskatu diete herritarrei.

2021eko Kilometroak Ibarran ospatuko dira eta dagoeneko hasiak dira antolakuntza lanetan. Etxetik ari dira lan horiek egiten,  eta lehen egitasmoa ere etxetik egiteko modukoa antolatu dute. 

Kilometroak 2021: Lehen metroa, etxean ekimenean parte hartzeko honako pausoak jarraitu behar dira:

1.- www.uzturpe.eus/lehen-metroa-etxean gunean sartu.
2.- Bertan dagoen bideoa ikusi.
3.- Lau gai ezberdinen inguruan, lau horma-irudietara sartzeko lasterbideak ere bertan izango dituzu.
4.- Horma-irudietan, zure ekarpenak utzi, testu, argazki edo irudien bidez.
5.- Azkenik, behean dagoen inprimakian zure lelo proposamena idatzi eta bidali.

Pauso horiek jarraituta, datorren urtean Ibarran ospatuko den festa antolatze bidean, bakoitzak bere aletxoa jartzera gonbiatu nahi dituzte herritarrak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!