Kotxe baten eta kamioi baten arteko istripua Ibarran

Ataria 2020ko apirilaren 28a

Zauritutako pertsona bat egon dela azaldu dute SOS Deiak-etik. Ertzaintzaren arabera Asuncion Klinikara eraman dute.

Istripua 13:20an gertatu da Apatta industrigunera sartzeko dagoen biribilgunean, Ertzaintzatik azaldu dutenez. Autoan bi pertsona zihoazen eta horietako bat eraman dute zauriturik Asuncion Klinikara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!