Koronabirusa

Belabietarekin gimnastika saioak online

Ataria 2020ko apirilaren 23a

Belabieta Kirol Klubak aste honetatik aurrera gimnastikako online saioak eskainiko ditu. Hasiera batean klubeko gimnastei zuzendutako saioak izango dira, eta bost talde sortu dira horretarako: prebenjamin, benjamin, alebin, infantil eta kadete-jubenil.

Talde bakoitzak astean ordu beteko saioa jasoko du Skype bidez. Egunei dagokionez, prebenjaminek eta infantilek asteazkenetan jasoko dute, benjaminek ostegunetan, alebinek astearteetan eta kadete-jubenilek ostiraletan.

Bestalde, apirilaren 27tik aurrera klubetik kanpoko neska-mutilei ere eskainiko zaizkie saio horiek, eta hauek ere doan izango dira. Izena emateko belabieta_ke@yahoo.es helbidera idatziz egin daiteke. «Ea jende berria ere animatzen den, gimnastika erritmikoa ezagutzeko aukera polita izan baitaiteke», azaldu dute Belabieta Kirol Klubetik. Informazio osoa https://belabieta.wordpress.com klubaren webgunean jaso daiteke.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!