'Ibarra ez da makala!' egitasmoa prestatzen ari dira Ibarran

Ataria 2020ko apirilaren 20a

Maiatzetik aurrera, egunero, bideo bat zabalduko dute elkarte, zerbitzu zein norbanakoek grabatuko dituzten bideoekin; eragileei dei egin diete egitasmoan parte hartu dezaten.

Ibarrako Kultur etxeak eta Gazte Zulo zerbitzuak elkarlanea, Ibarra ez da makala! egitasmoa antolatzen ari dira, Ibarran dituzten "gaitasunak azaleratzen jarraitzeko".

Itxialdiak irauten duen bitartean, elkarte, zerbitzu edota norbanakoen indarrak bildu nahi dituzte: "Bakoitzak bere gaitasunak herriaren eskura jartzeko sortu nahi dugu egitasmo hau, baina kasu honetan denak eskutik emanda eta elkarlanean".

Horretarako, elkarte, talde, zerbitzu edota norbanako bakoitzak, zuzenean emititu edo bideo bat grabatuko du edozein gairi buruzkoa: etxean egin daitezken kirol saioak, dantza klaseak, musika tailerrak, sukaldaritza saioak, musika emanaldiak, jolasen azalpenak, haurrentzako eskulanak, ipuin kontaketak, bertso saioak, abestiak, kultura tailerren saioak, josten ikasteko saioak, yoga klaseak...

Modu horretara, maiatzean egunero bideo bat zabalduko dute sare sozial bidez: "Denon artean adostutako egutegi bat sortuko litzateke, egun bakoitzeko emisioa elkarte, zerbitzu edota norbanako batek egun horretarako emisoaren ardura hartuz".

Apirilak irauten duen bitartean, egitasmoa antolatzen jarraitu nahi dute. Horretarako, herriko eragile desberdinen eta herritarren inplikazioa beharrezkoa dela gogorarazi dute. Egitasmoan parte hartzeko prest daudenek kultura@ibarra.eus helbidera idatzi edota 669479507 zenbakira whatsapp mezu bat bidali beharko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!