Niresku pintura tailerreko ikasleak saritu dituzte

Ataria 2020ko apirilaren 14a

Ibarrako Niresku pintura tailerreko ikasleek Donostiako Artea eta Giza Eskubideak lehiaketako publikoaren saria jaso dute. 

Marce Tena margolariaren Niresku pintura tailerreko 6-8 eta 13-15 urte bitarteko ikasleek, Donostiako Artea eta Giza Eskubideak lehiaketako publikoaren saria eskuratu dute, taldean egindako muralen mailan. 16. edizio honetan pertsona guztiek munduan zehar ibiltzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi izan dute. 6-8 urte arteko ikasleek Izarrek eramaten gaituzte lekuan biziko gara murala egin zuten eta 13-15 urte artekoek Mundua berdiña leku guztietan izenekoa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!