Udaltzaingoak trafiko salaketak jarriko ditu arau hauste larrietan

Ataria 2020ko apirilaren 1a

Zama guneetan ere isunak jarriko dituztela azaldu dute. Aldiz, alarma egoeragatik, arau hauste arinak ez dituzte salatuko.

Udaltzaingoak hartu berri ditu trafko isunak jartzeko buletinak. Izan ere, egunotan, herrian zehar nahiko arau-hauste ikusten ari direla esan du Ibarrako Udaltzaingoak. Hala ere, alarma egoera dela eta, herritarrak etxean geratzeko gomendioa kontuan hartuta, arau hauste arinenak ez dituztela salatuko azaldu dute.

Hori bai, esan dutenez, elikagaien oinarrizko horniduraren banaketa bermatzeko, ezin izango da ibilgailu partikularrik aparkatu zamalanetarako guneetan. Beraz, arau hauste larriak dagokion moduan salatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!