Koronabirusa

Elkar laguntzeko bolondres sare bat osatzen ari dira Ibarran

Ataria 2020ko martxoaren 18a

Egoera honen aurrean adindunei eta laguntza behar duten pertsonei zuzendutako erosketa zerbitzua jarri nahi du martxan Ibarrako Udalak.

Elkar laguntzeko boluntario sare bat osatu nahian dabiltza Ibarran. Prest dagoenarentzat honako helbideak ahalbidetu dute: gizarte@ibarra.eus. Helbide horretara, izen-abizena, telefono zenbakia eta laguntzeko aukera goizez edo arratsaldez duen. 

Bestalde, laguntza behar duenarentzat edo inguruan bakarrik bizi den adin nagusiko norbait ezagutzen duenarentzat 648 102 809 telefonora deitu edo gizarte@ibarra.eus-era idatziz eskatu dezake laguntza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!