Belabietakoak, Arrigorriagan eta Udaberri Torneoan

Ataria 2020ko martxoaren 12a

Belabieta Kirol Klubeko gimnastek bi torneo izan dituzte asteburu honetan. Horietako bat Arrigorriagako Harrigarri Klubaren 10. urteurrena dela-eta antolatutakoa.

Bertan, Belabietako infantil b2 taldeak seigarren amaitu zuen. Banaka, Aitana Manterola (infantil b) seigarren izan zen, Inko Oruesagasti (kadete a) bigarren, June Agirre (jubenil b) hirugarren, eta Eider Lasarte (jubenil b) bigarren.

Bestalde Udaberri Torneoa izan zen jokoan Donostiako Karmelo Balda frontoian. Belabietako ondorengo hiru taldek hartu zuten parte emaitza hauekin: alebin Herrikide 14. postuan, alebin Uzturpe 26. postuan, eta kadete C1 lehen postuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!