Trafikoa eta TAOa erregulatzeko iradokizun eske

Ataria 2020ko martxoaren 12a

Ordenantzen berrikuspena egiteko ibartarren iradokizunak jaso nahi ditu Ibarrako Udalak, martxoaren 23rako.

Ibarrako Udalak, trafikoa eta TAO-a erregulatzen dituzten ordenantzen berrikuspena egin nahi du. Egokitzapenak egin aurretik, ordea, herritarren iradokizunak jaso nahi dituzte, modu horretan, berrikuspena guztien artean egiteko.

Martxoaren 23a bitarte jasoko dituzte herritarren iradokizunak udaletxean. Ondoren, politikari eta udal teknikariek herritarren iritziak aztertuko dituzte eta jarraian, egin beharreko egokitzapen eta aldaketak egingo dituzte bi ordenantzetan.

Horren ostean, udalbatzak onartu beharko ditu plenoan eta behin betiko onarpena eman aurretik, berriz ere herritarren iradokizunetara irekiko dira. Azkenik, behin betiko izaera izango dute, eta bertan jasotakoa aplikatzen hasiko da udala.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!