65 urtetik gorako ibartarrekin bilera, martxoaren 17an

Ataria 2020ko martxoaren 11

Martxoaren 17an izango da bilera, 17:00etan, kultur etxean. Batetik, adinekoen inguruan egiten ari direnaz aritu nahi du udalak, eta bestetik, haien beharrak zeintzuk diren entzun nahi dute.

Ibarrako Udala auzo desberdinekin bilerak egiten ari da azken hilabeteetan, eta 65 urtez gorako herritarrekin bilera bat egitea ere garrantzitsua dela esan dute. Euren beharrak gertutik, euren ahoetatik, ezagutu nahi ditu udalak eta herritar talde horrentzat dauden asmoen berri aurrez aurre eman nahi diete. Udalaren aldetik, adinekoei begira zertan ari diren kontatu nahi diete, eta eurentzat sortutako ekimenak nola antolatu hitz egin nahi dute.

Horretarako, herriko 65 urtez gorako biztanleak gonbidatu nahi ditu martxoaren 17an, 17:00etan, kultur etxean egingo den bilerara.

Bestetik, egun berean, martxoaren 17an, Euskal Herria kaleko 1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15 eta 17 zenbakietako biztanleekin auzoz auzoko bilera saioen jarraipena egingo du udalak. 19:00etan izango da, kultur etxean. Auzotarrek esateko dutena eta udalak auzo horretarako dituen asmoak partekatzeko izango da saioa. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!