Mujika eta Vicente hirugarren, urrezko binakako txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2020ko mar. 10a, 11:58

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa jokatu da, eta Mikel Larrañaga eta Jon Rekondok irabazi dute; 23 urtez azpikoan, Ezpeleta eta Zabala txaramarra hirugarren sailkatu dira.

Larunbatean urrezko aizkolari eta harri-jasotzaileen finaletako bost txapel nagusiak jokatu ziren, Azpeitian. Horietako bitan aritu ziren eskualdeko ordezkariak, Jexux Mari Mujika ibartarra Iker Vicenterekin batera, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan, eta 23 urtez azpiko txapelketan, berriz, Hodei Ezpeletarekin batera aritu zen, Unai Zabala txaramarra. Bi bikoteek hirugarren postua lortu zuten.

Mikel Larrañaga azpeitiarrak, Jon Rekondorekin irabazi zuen Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa, eta Ioritz Gisasola Zelai IVeta Suharri Rodriguezek, 23 urtez azpikoa.

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren finala estua izango zela aurreikusten zen. Finaleko hiru bikoteak kanporaketetan pareko emaitzak lortuta iritsi ziren finalera; bina kanporaketa irabazita eta bana galduta. Estua izan zen lehia, batez ere, lehen bi sailkatuen artean. Hau da, Larrañaga-Rekondo eta Txikia IV-Mugertza II.a.

Iker Vicente eta Jexux Mari Mujika ondo hasi ziren, erlojuaren kontrakoa eta zutikakoa kontuan hartuta, baina hortik aurrerako lanetan nabarmen joan ziren atzean gelditzen. Julen Alberdi Txikia IV.aeta Ugaitz Mugertza Mugertza II.a, eta Larrañaga eta Rekondok kontrako bidea egin zuten, atzetik aurrerakoa. Oso parean ibili ziren bi bikoteak. Erlojuaren kontra, zutik, abiadura eta zutik/etzanda izan ziren aizkolari bikoteek egin beharreko lanak.

Lanak amaitzean, bost lanetako denborak batuta, minutu bateko aldea baino ez zuten izan lehen bi sailkatuek. Txapeldunek 25 minutu eta 30 segundo behar izan zituzten, eta atzetik, minutu bat gehiagorekin bukatu zituzten lana Txikia IV.aeta Mugertza II.ak.Mujika eta Vicentek, aldiz, 29 minutu eta 15 segundoan bukatu zuten.

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa 23 urtez azpikoen artean ere egin zuten. Ioritz Gisasola Zelai IV.aeta Suharri Rodriguez, Julen Larrea III eta Jokin Urretabizkaia Basozabaleta Hodei Ezpeleta eta Unai Zabalaren arteko lehia izan zen. Lehen bikoteak eskuratu zuen txapela lanak 9 minutu eta 3 segundoan bukatuta. Bigarren postuan Larrea IIIeta Basozabalsailkatu ziren, eta zortzi segundo gehiago behar izan zituzten. Eta azken postuan, 11 minutu eta 30 segundoan erlojua geldituz, Ezpeleta eta Zabalak bukatu zituzten lanak.

Besteak beste, Emakumeen Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa ere jokatu zen, eta Irati Astondoarentzat izan zen txapela. Atzetik Nerea Sorondo eta Maika Ariztegi sailkatu ziren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!