Atzerritarren legeari buruzko hitzaldi praktikoa, asteazkenean

Ataria 2020ko martxoaren 9a

Ibarrako Udalak, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta aniztasun sailarekin batera, atzerritarren legeari buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du martxoaren 11rako, asteazkenerako. 19:00etan izango da, kultur etxean.

Hizlaria Eusko Jaurlaritzako Biltzen zerbitzu juridikoko, Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuko aditu bat izango da.

Atzerritartasun paperen tramiteari buruzko hitzaldi praktikoa izango da. Lan munduan errotzea, gizartean errotzea, familia berrelkartzea, ikasketengatik egonaldia egitea, atzerritarrak kontratatzea, baimenak berritzea eta antzeko gaiak landuko dira.

Saio horiek atzerritarrekin loturak dituzten eta atzerritartasunari buruzko informazioa behar duten atzerritarrei zein nazionalei zuzenduta daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!