2020/03/11 19:00
Ibarrako Udalak, Tolosaldea garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailarekin batera, atzerritartasun izapideei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du.
Hizlaria Eusko Jaurlaritzako Biltzen (Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua) zerbitzu juridikoko aditu bat izango da.
Atzerritartasun paperen tramiteari buruzko hitzaldi praktikoa izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?