Ikusgarritasuna eman diote sokatirari Lilatoian

Imanol Garcia Landa 2020ko martxoaren 2a

Ibarrako Sokatira Taldeko em 1 1583171956455
Ibarrako Sokatira Taldeko em 2 1583171957130
Ibarrako Sokatira Taldeko em 3 1583171957828
Ibarrako Sokatira Taldeko em 4 1583171958574
Ibarrako Sokatira Taldeko em 5 1583171959199
Ibarrako Sokatira Taldeko em 6 1583171959841
Ibarrako Sokatira Taldeko em 7 1583171960566
Ibarrako Sokatira Taldeko em 8 1583171961267
Ibarrako Sokatira Taldeko em 9 1583171962050
Ibarrako Sokatira Taldeko em 10 1583171962833
Ibarrako Sokatira Taldeko em 11 1583171963533
Ibarrako Sokatira Taldeko em 12 1583171964231
Ibarrako Sokatira Taldeko em 13 1583171964859
Ibarrako Sokatira Taldeko em 14 1583171965518
Ibarrako Sokatira Taldeko em 15 1583171965699

Ibarrako Sokatira Taldeko emakumeei omenaldia egin die Lilatoia lasterketak.

Emakumezkoen Ibarra Sokatira Taldea izan zen protagonistetako bat, atzo Donostian egindako 31. Lilatoian. Probaren aldetik omenaldia jaso zuten, herri kirolean aritzen diren emakumezkoen ordezkari gisa, eta Lilatoia hasi aurretik erakustaldia eskaini zuten, irteera kokatuta zegoen Bulebarrean bertan. «Lilatoia oso ekitaldi ezaguna da, eta taldeko gehiengo batek parte hartu izan dugu bertan hainbat urtetan zehar», esan du Lierni Arozena Ibarra Sokatira Taldeko kideak. «Horrelako emakumeen elkargune batetik guri deialdia luzatzea eta gutaz gogoratzea hunkigarria izan da, eta aldi berean, eskertzen diegu». Sokatiran egiten duten lana «askotan isilik pasatzen den heinean, horri ikusgarritasuna ematea polita izan zen», gaineratu du.

Hamabi tiralari joan ziren eta erakustaldia egiteko aurrez taldeak erabakita joan ziren, pisuaren arabera ahal ziren parekoenak eginez. Hamar minutuko saioa izan zen, eta asfaltoaren gainean egin zutenez, ez zuten beren ohiko zapatilekin egin: «Goma gainean egiten dugu sokatira, eta zolan kautxua jarrita duten zapatilak erabiltzen ditugu. Korrika egiteko zapatilekin aritu ginen, eta beraz, ez zen lehiaketa ofizial batean izaten den baldintzetan izan eta sokatira bere osotasunean ez genuen erakutsi ahal izan».

Erakustaldia egin zuten ia guztiek ondoren Lilatoian parte hartu zuten. «Egun bederatzi bat gara taldean, eta Lilatoiaren gonbita jasotzean, taldean aurretik aritutakoei zabaldu genien deialdia, eta beraiek ere animatu ziren. Polita izan zen aniztasun hori ikustea», esan du Arozenak. Proba bukatu eta gero, bazkaria egin zuten. Ibarratik autobus bat bete zen Lilatoira joateko. Korrika egin zutenek zein animatzera joan zirenak joan ziren Donostiara. «Jende asko joan zen ikusle modura eta hori ere gustura jaso genuen taldekoek», zehaztu du Arozenak.

Erakustaldiko argazkiak: Nerea Lizarralde / Irutxuloko Hitza

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!